Greba eguna dute gaur Arabako zahar etxe pribatuetan, aurtengo bigarrena

Lanuztea «oihartzun zabala» izaten ari dela esan dute ELA eta LAB sindikatuek, Eusko Jaurlaritzak ezarritako gutxieneko zerbitzuak «gehiegizkoak» izanik ere.

Arabako erresidentzia pribatuak
Arabako egoitza pribatuetako langileek apirilean egindako greba eguneko mobilizazioa. Endika Portillo/ FOKU
Edurne Begiristain.
2024ko maiatzaren 30a
12:10
Entzun

Beste greba egun bat dute gaur Arabako zahar etxe pribatuetako eta etxebizitza komunitarioetako langileek, sektorearentzat hitzarmen bat egitea eskatzeko; aurtengo bigarren lanuztea da, eta 2019an lan baldintzak hobetzearen alde borrokan hasi zirenetik 34.a. ELA eta LAB sindikatuek deitu dute grebara, eta «oihartzun zabala» izaten ari dela esan dute sindikatuek, Eusko Jaurlaritzak ezarritako gutxieneko zerbitzuak «gehiegizkoak» izanik ere.

Goizean, zahar etxeetako langileek kalejira egin dute Gasteizko erdigunetik, eta arratsaldean, manifestazio batera deitu dute, Bilbo plazatik abiatuta. ELAk salatu du hitzarmenaren negoziazio mahaiak urtebete baino gehiago daramala «blokeatuta», eta Arabako Foru Aldundiari eta patronalari egotzi die ituna berritzeko borondaterik ez izatea.

ELArentzat «onartezina» da sektorearen «prekarizazioa». Salatu du Arabako zahar etxe pribatuetako eta etxebizitza komunitarioetako langileen soldatak lanbide arteko gutxieneko soldataren (SMI) parekoak direla, eta kontratuak partzialtasun handikoak, urtean 1.784 ordukoak; «gehiegizko ratioak» eta lan osasuneko prebentzio eskasa dituztela ere adierazi dute.

Mugimendu feminista, Arabako Pentsionistak Lanean kolektiboa eta egoitzetako erabiltzaileen senideen bi elkarte ari dira sindikatuen greba babesten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.