Lehenik, Pablo Ruz Auzitegi Nazionaleko epailearen aurrean deklaratu zuen atzo Josu Esparza Amnistiaren Aldeko Mugimenduko kideak; geroago, Fernando Grande-Marlaska epailearen aurrean. Marlaskak Ekineko kide izatea egozten dio Esparzari. Akusazio hori bera eginda urtarrilean Iruñerrian atxilotuak izan ziren beste lagunak bezala, Esparza atxilotzeko ebatzi zuen. Josu Esparzak uko egin zion atzo deklaratzeari. Dena den, iturri juridikoek Eferi adierazitakoaren arabera, Esparzak ukatu egin du Marlaskak leporatutako akusazioa.
Lehenago, Pablo Ruzen aurrean deklaratu zuen. Beste lagun batzuekin batera duela bi urteko Korrika Iruñetik pasatzean presoen aldeko kartel bat erakusteagatik «terrorismoari gorazarre egitea» leporatzen diote. Auzi horretan, Ruzek aske utzi zuen.
Urtarrilean Iruñerrian egindako polizia operaziotik ihes egin zuen Esparzak, eta Iparraldean bizi izan da. Irailean atxilotu zuen lehen aldiz Frantziako Poliziak, eta Auzitegi Nazionalak bi euroagindu igorri zituen haren aurka. Frantziako Justiziak horri buruz erabaki bitartean, gordetzea erabaki zuen azaroan. Iragan larunbateko Baionako manifestazioan agertu zen jendaurrean. Astelehenean, Frantziako Poliziak atxilotu eta Espainiaratu zuten.
Grande-Marlaskak Esparza espetxeratzeko agindu du, Ekineko kide izatea egotzita
Presoen aldeko kartel bat erakusteagatik Auzitegi Nazionalean zuen beste auzian, Pablo Ruzek aske uztea ebatzi du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu