Gradu amaierako lanen BERRIA saria, «ikusezinentzat»
BILBO. BERRIAk eta EHUk Olatz Silva eta haren Hiru aldiz ikusezin lana saritu zituzten atzo Komunikazioko Gradu Amaierako Lanen I. Sariketan. Emakumezko migratzaile adingabeek bizi duten egoera eta duten «oihartzun txikia» landu ditu Silvak lanean: «Ez zaizkie eskubideak bermatzen, eta instituzioek ez dute ezer egiten haien alde», adierazi zion herenegun BERRIAri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu