Gotzainek ere «barkamena» eskatu dute

2018ko apirilaren 21a
00:00
Entzun
Sei puntuko agiri bat kaleratu dute Euskal Herriko elizbarruti guztietako gotzainek: Iruñekoak, Tuterakoak, Baionakoak, Gasteizkoak, Bilbokoak eta Donostiakoak. «Barkamen zintzoa» eskatu dute ETAk jardun duen urteetan Elizak izandako «konplizitate, anbiguetate eta omisioengatik», eta babesa eta elkartasuna agertu diete urte horietan izandako «biktima guztiei»; «bereziki, argitu gabeko atentatua pairatu duten eta inpunitatearen min gehigarria pairatzen ari direnei».

Euskal gotzainek uste dute ETA desegiteak «normalizaziorako aukera berriak» zabaltzen dituela, eta «denek» baliatu behar dutela abagune hori. Horren harira, uste dute euskal presoen senideen «eskaera humanitarioei» heltzeko garaia dela, «presoak sorterrietara bueltatuz, terrorismoaren biktimak umiliatuak izango ez diren modu batean».

Era berean, elkarbizitza «benetakoa» izan dadin, «berreraikitze moral» bat behar dela diote, «terrorismoaren fenomenoa elikatu zuten ideologia totalitario eta idolatratuak» eragindako minak konpontzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.