Iñaki Bilbao euskal presoak utzi egin du abuztuaren 6an abiatu zuen gose eta komunikazio greba, Gedar eta Resumen Latinoamericano kazetek zabaldu dutenez.
Haren osasun egoerak okerrera egin zuen abuztu bukaeran, eta ospitalera eraman zuten, Salamancako (Espainia) egunkari batek jakinarazi zuenez.
Bilbao Topasen dago preso, Euskal Herritik 460 kilometrora. Espainiako Espetxe Erakundeek uztailaren 1ean iragarri zuten haren hurbilketa, aurrez Puerto de Santamarian baitzegoen, Euskal Herritik mila kilometrora. Lezamakoa da (Bizkaia), 65 urte ditu, eta 2002. urteaz geroztik dago espetxean.