CARACAS. Asier Guridi euskal iheslariak sare sozialen bidez jakinarazi zuen atzo gose greba utzi zuela, 35 egun jan gabe igaro ostean: «Greba utzi dut, baina ez dut borroka eten. Nire semearengatik, nigatik, gugatik!». Guridi ospitaleratu egin zuten atzo, Caracasko Perez de Leon ospitalean, gose grebak eragindako ondorio fisikoengatik.
Iheslariak martxoaren 29an hasi zuen greba, baina aurreko astean asko okertu zen haren egoera. Guridik errefuxiatu estatusa du egun, baina salatu du horrek ez diola legalki lan egiteko eskubiderik ematen, ezta bere semearen ordezkari gisa aritzeko ere; Euskal Herrian bizi da hura, Guridiren bikotekidearekin batera. Hala, nortasun juridikoa eskuratzeko asmoz, Espainiak Venezuelan duen kontsulatuari eskatu dio pasaporte bat emateko.
Gose greba amaitutzat jo du Asier Guridi euskal iheslariak
Guridik jakinarazi du ospitaleratu egin dutela, 35 eguneko protestak eragindako kalte fisikoengatik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu