GASTEIZ. Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemos koalizioko lehendakarigaiak «ezkerreko hiruko gobernu bat» aldarrikatu du EH Bildu eta PSE-EE alderdiekin. Atzo adierazi zuenez,prest dago «zubi guztiak» eraikitzeko, «ezkerreko ahots guztiek» elkar uler dezaten. Pilar Garrido EAEko Ahal Dugu-ko idazkari nagusi izateko hautagaiak ere gauza bera adierazi du asteon.
Bestalde, lan erreforma bertan behera uzteko EH Bildurekin eginiko itunaz galdetu zioten, atzo, Pedro Sanchez Espainiako presidenteari. Momentu horretan alarma egoeraren luzapena ari zirela bozkatzen, eta, galdera saihestuz, PPri mintzatu zitzaion: «Ohiz kanpokoa da PPk ezetz bozkatzea eta alarma egoera arriskuan jartzea».
Gorrotxategik ere «ezkerreko hiruko bat» aldarrikatu du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu