Gorpuzkiak zituzten bi poltsa aurkitu ditu Ertzaintzak Bilboko itsasadarrean

2021eko martxoaren 9a
00:00
Entzun
BILBO.Ertzaintzak gizon bat atxilotu zuen atzo Barakaldon (Bizkaia), duela ia bi hilabete Arrigunagako hondartzan (Getxo, Bizkaia) azaldutako gorpuzkiekin zerikusia duelakoan. Hilketa egotzi diote atxilotuari. Horrez gain, Ertzaintzak gorpuzkiak zituzten bi poltsa aurkitu zituen atzo Bilboko itsasadarrean, Ibaizabal ibaian, eta Arrigunagako kasuarekin lotura izan dutela dirudi. Bestalde, Ertzaintzak atzo jakinarazi zuenez, herenegun, 18:00 aldera, herritar batek hildako bat topatu zuen Bilboko baratze batzuetan, San Adrian auzoan. Dirudienez, gorpuak denbora asko zeraman han.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.