Gorpu bat aurkitu dute Gorobel mendilerroko kobazulo batean

2011ko irailaren 11
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
GASTEIZ. Gorobel mendilerroko Ungino kobazuloa (Araba) ikuskatzen ari zen espeleologo batek gizon baten gorpua aurkitu zuen atzo, lo egiteko zaku batean sartuta. Gorpua Gasteizko Auzi Patologiako zerbitzura eraman dute, heriotzaren zergatia jakiteko. Ertzaintzak jakinarazi duenaren arabera, gorpuak ez zuen indarkeria zantzurik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.