Gaur, 08:00etan egindako ezohiko osoko bilkuran, Gorka Urteagak jakinarazi du Zeraingo alkate kargua utziko duela, «arrazoi pertsonalak» tarteko, Goierriko Hitza-k dakarrenez. Orain arte «familiari kendutako denbora itzultzea» izango du helburu aurrerantzean.
Aro berri bat ireki da, beraz, Zeraingo Udalean. Hamar eguneko epean EH Bildu alderdiak alkategai berria aukeratu beharko du, eta ondoren, osoko bilkuran proposamena onartu beharko du udalbatzak. Azken hauteskundeetako emaitzaren arabera, EH Bilduren lau zinegotzik eta Zerain Burujaberen hiruk osatzen dute udalbatza Zerainen.