Gorka Urtaran aukeratuko dute Eudeleko presidente

Ostegunean egingo dute batzar orokorra. Irungo eta Azpeitiko alkateak izango dira presidenteordeak

2019ko irailaren 14a
00:00
Entzun
BILBO. Eudelek datorren ostegunean egingo du Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako alkateen batzar orokorra, erakundearen Batzorde Eragile berria aukeratzeko. Elgoibarren izango dabatzarra (Gipuzkoa), 10:30ean. EAJk, PSE-EEk eta EH Bilduk aurkeztutako hautagaitzaren arabera, Gorka Urtaran Gasteizko alkatea (EAJ) izango da Eudeleko presidente, eta Jose Antonio Santano Irungo alkateak (PSE-EE) beteko du presidenteorde kargua. Urtaranek Imanol Landa Getxoko alkate ohia ordezkatuko du karguan. Bigarren presidenteordea EH Bildukoa izango da: Nagore Alkorta Azpeitiko alkatea.

Batzarraren xedea da 2019-2023 legealdirako gobernu organo berriak hautatzea: Batzorde Eragilea —hamabost ordezkari— eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako lurralde batzordeak —bakoitzak bederatzi—.

245 bazkideek hautagaitza bakarrari eman beharko diote botoa. Eudelek ohar batean azaldu du hiru indarrek adostutako hautagaitza «guztiz bat» datorrela estatutuetan jasotako genero orekarekin eta 2.500 biztanletik beherako udalerrien presentzia bermatzearekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.