Espainiako Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzak baldintzapean aske utzi du Gorka Fraile euskal presoa. Martxoaren 27an kaleratu zuen autoa hango epaile Jose Luis Castrok, eta irmoa da jadanik. Preso eria da Fraile, eta urte hasieratik hirugarren graduan zegoen, Iruñeko kartzelan. 1998an sartu zuten preso, ETArekin lotuta.
2017az geroztik, EPPK-k barne eztabaida bukatu zuenetik, Fraile da bigarren gradua —eta Badajozko kartzelatik Duesokora eraman zuten (Espainia)—, bigarren graduan egun batzuetarako irteera baimenak eta irteera programatuak, hirugarren gradua, ondoren Euskal Herriratzea eta baldintzapeko askapena jaso dituen kolektiboko lehen kidea.
2022ko urtarrilerako ezarria zuen zigor amaiera. Kondenaren hiru laurdenak 2015ean bete zituuen. Sortuk esan du EPPK-ko beste 73 kidek zigorraren hiru laurdenak beteta dauzkatela edo aurten beteko dituztela, eta haietako 28 baino ez daudela bigarren graduan. 28 euskal preso horietatik zortzik izan dituzte irteera baimenak.
Durangokoa da (Bizkaia). 1970ean jaio zen.