gizartea

Gorenak Iruñeko espetxea egiten ari diren lurrek paisaia baliorik ez dutela erabaki du

Espainiako Auzitegi Gorenak erabakia hartzerako garaian "herritarren interesak" kontuan izan dituela eta espetxea herritarren beharretara egokitzen dela adierazi du.

2009ko maiatzaren 1a
18:25
Entzun
Iruñeko Santa Luzia-Soltxateko espetxea eraikitzen ari diren lurrek ez dutela paisaia baliorik erabaki du Espainiako Auzitegi Gorenak. Ondorioz, duela hilabete batzuk hasitako kartzealren eraikitze lanekin jarraitu ahal izango dute.

Santa Luzia-Soltxate kartzela eraikitzen ari diren eremua gune babestua da eta beraz, lur horietan azterketa egiteko eskatu zuen Iruñeko Udalak. Baina Espainiako Gobernuak "premiazko arrazoiak" argudiatu zituen proiektu horri buruzko ingurumen azterketa ez egiteko. Ondorioz, Iruñeko Udalak helegitea jarri zion Santa Luzia-Soltxateko egitasmoari.

Gorenak erabakia hartzerako garaian "herritarren interesak" kontuan izan dituela adierazi du. Gorenaren ustez, eraikitzen ari diren Iruñeko espetxea herritarren beharretara egokitzen da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.