Gorenak irailaren 18an aztertuko du Altsasuko gazteen defentsaren helegitea

2019ko uztailaren 19a
00:00
Entzun
MADRIL. Espainiako Auzitegi Gorenak irailaren 18an aztertuko du Auzitegi Nazionalak ezarritako zigorren aurka Altsasuko gazteen defentsak jarritako helegitea. Gazteen gurasoek epaia salatu dute berriz, eta esan dute gazteak «terroristak balira bezala zigortu» dituztela. Auzitegi horrek bi eta hamahiru urte arteko zigorrak ezarri zizkien.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.