"Aurreikuspenak txiki geratu dira". Gora Gasteiz plataforma pozik agertu da gaur hiriguneko hainbat txokotan izandako giroarekin. Hain zuzen ere, goizean goizetik, pertsona askok parte hartu dute eskubide sozialen, elkartasunaren eta hiri eredu pluralago baten alde egin diren ekitaldietan.
Ekaitzak eguerdiko egitaraua apur bat baldintzatu badu ere, jendetza bildu da Foru Plazatik Andre Maria Zuriaren plazarako bidean. Antolatzaileen arabera, 7.000 pertsona baino gehiagoren kalejirak bete du Gasteizko hirigunea.
Arratsaldean beste hainbat ekintza egongo dira Foru plazan, Aihoz plazan, Posta plazan, Gaztetxean eta Probintzia plazan.
Gaurko egunaren ostean Gora Gasteiz plataforma desegingo da; ordea, bertan parte hartzen duten elkarte guztiek lan egiten jarraituko dute.