Gonzalezek esan du EH Bildurekin egindako akordioak «egonkortasuna» emango diola Arabari

«Politika publikoak» hobetuko dituelakoan dago. EH Bilduk etxebizitzarekin, zaintzarekin, trantsizio energetikoarekin eta tokiko erakundeekin lotutako zuzenketak proposatu ditu.

Ramiro Gonzalez eta Itziar Gonzalo de Zuazu, aurrekontu proposamena aurkeztu zutenean. ARITZ LOIOLA / FOKU
Ramiro Gonzalez eta Itziar Gonzalo de Zuazu, aurrekontu proposamena aurkeztu zutenean. ARITZ LOIOLA / FOKU
gurutze izagirre intxauspe
2024ko abenduaren 10a
14:15
Entzun

Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiaren ustez, foru gobernuak aurrekontuetarako EH Bildurekin egindako akordioak egonkortasuna emango dio Arabari, «arrazoizko politikak eransten baititu, EAJk eta PSEk daukaten legealdiko akordioarekin bateragarriak eta koherenteak». Etxebizitza, zaintza, trantsizio energetikoa eta tokiko erakundeen finantzaketa indartzeko neurriak adostu zituzten EH Bildurekin, eta, hala, 33 milioiren zuzenketak txertatu.

Egonkortasunari eman dio garrantzia Gonzalezek, batez ere inguruko estatuetan eta nazioartean dagoen ziurgabetasun giroagatik. «Negoziazio prozesua luzea eta konplexua izan da, baina oinarri argi bat jarri genuen hasieratik: akordioak egiteko egiazko borondatea daukanarekin negoziatuko genuela, eta EH Bilduk erakutsi du badaukala. Pragmatismoa eta errealismoa eskatu nituen, eta horixe erakutsi du EH Bilduk».

EH Bilduk aurrekontuei egindako ekarpena balioetsi du: «Aberastu egin dituzte, eta ikuspegi horretatik begiratu behar zaio aurrekontu akordioari, albiste ona baita Arabarentzat». EH Bilduk egindako proposamenak «egingarriak dira eta politika publikoak hobetuko dituzte», Gonzalezen ustez.

Bestalde, esan du ezinezkoa izan zela PPrekin eta Elkarrekin Arabarekin akordioa egitea. PPk Arana zentroarekin lotutako eskaerak egin zituen, eta hori ez da aldundiaren eskumena. Elkarrekin-i buruz, berriz, esan du ez dagoela modurik «haiekin negoziatzeko».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.