Udal eta foru hauteskundeak. Araba

Gonzalezek dio «kudeaketaren berme» direla

2023ko maiatzaren 24a
00:00
Entzun
PSE-EEren kudeaketa goraipatu zuen atzo Cristina Gonzalez Arabako ahaldungai sozialistak. Haren hitzetan, sozialisten «kudeaketa politiko, ekonomiko eta sozialari» esker gehiengo sozialak aurrera egiten du, eta instituzioek ongi funtzionatzen dute. «Kudeaketaren berme» direla ziurtatu zuen: «Sozialistok beharrezkoak gara instituzioek ongi funtziona dezaten, gobernu egonkorrak izan ditzaten eta politika publiko onak egin ditzaten herritarrentzat».

Gonzalezen ustez, alderdi abertzaleek «berandu» ezartzen dituzte politika progresistak, eta helburu independentistak politika publikoen gainetik jarri. PPri buruz, esan zuen haren alde egitea botoa «zaborretara botatzea» dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.