Gonzalez, Sangroniz, Lopez eta Zubiaga saritu ditu Elhuyarrek

maddi ane txoperena iribarren
2020ko apirilaren 30a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Zientzia eta teknologia gizarteratzeko lanak aitortzen dituzten CAF-Elhuyar sarien irabazleak jakinarazi zituzten atzo; koronabirusaren ondorioz, sari banaketarik egin ezinda. Saridunei 2.000 euroko ordaina eta Imanol Andonegi Mendizabalen eskultura bana emanen dizkiete, dena den. Aurkezturiko 43 lanen artean Galder Gonzalez Larrañagaren Io eta argiaren abiadura artikulua, Leire Sangroniz Agudo kimikako doktorearen tesian oinarrituriko Polimero birziklatu aurreratuen garapena: plastiko-hondakinei bizi berri bat emanez artikulua eta Josu Lopez Gazpio kimikariaren Musikaren zientzia lanak saritu zituzten.

Merezimendu Saria, berriz, Ana Zubiaga Elordieta Genetikako katedradunari eman diote, ikerketan eta dibulgazioan egindako lan oparoagatik. Neiker saria eta Zientzia Gizartean sorkuntza beka eman gabe utzi dituzte aurten, kalitaterik ezagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.