Eudel Euskal Udalen Elkarteak dekalogo bat osatu du Araba, Bizkai eta Gipuzkoako herrietan COVID-19aren transmisioa eteteko eta pandemiak eragindako egoera era koordinatu batean kudeatzeko.
Pilaketak. Jakinarazpen publikoetan, herritarrei esan behar zaie jende pilaketetan gaitza transmititzeko arriskua dagoela, eta erantzule izan daitezkeela.
Ekitaldiak. Jaien edo ekitaldien programa ofizialak saihestu, eta ez sustatu kartelak edo bestelako bitartekoak.
Edukiera. Kultura edo entretenimendu jarduerak egiteko aukera egongo da, edukiera eta pertsonen artean gomendatutako metro eta erdiko distantzia fisikoa kontrolatzen bada.
Segurtasun neurria. Kultura edo entretenimendu jarduerak egiteko aukera egongo da, edukiera eta pertsonen artean gomendatutako metro eta erdiko distantzia fisikoa kontrolatuta.
Ostalaritza. Ostalaritza zerbitzuak ixteko ordutegiak bete egin behar dira. Horrez gain, taldekatzeak eta alkohola beste espazio publiko batzuetan kontsumitzea ere saihestuko da.
Arrisku eremuak. Herrietan arrisku eremuak identifikatu behar dira. Pertsonen zirkulazioa antolatu behar da, espazioetan pertsonen segurtasun distantzia gorde ahal izateko moduan.
Ordutegiak. Elkarte gastronomikoei, gazteen aisialdi lokalei eta erabilera publikoko titulartasun pribatuko espazio guztiei ordutegiak eta araudiak betetzeko esan behar zaie.
Deialdiak. Sare sozialetan deialdi jendetsuak eginez gero, prebentzio neurriak ezarri behar dira. Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren presentzia areagotu beharko da batzuetan.
Kanpoaldea. Udalerritik kanpo pertsona pilaketa handiak egon daitezkeela pentsatuz gero, disuasio neurriak aktibatu behar dira, eta sarbideak zaildu.
GOMENDIOAK
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu