Iheslariak eta deportatuak
•Prozedura judizialik ez daukaten edo dagoeneko preskribatu diren prozedurak dauzkaten iheslariei itzulera erraztea dagokien instituzioen aldetik.
• Justizia trantsizionala baliatuz, irtenbide juridiko bat artikulatzea oraindik ere deportazio zigorra pairatzen ari direnentzat. Foro Sozialak deportazioa esaten dio hirugarren herrialde batean halabeharrez egiten den egonaldi luze eta murriztuari. Nabarmendu du pertsona horiek deportatuak izan direla prozedura judizialik gabe, eta, beraz, egoera hori ezarri dien ebazpenik gabe.
•Preskribatzear dauden prozedura judizialak errepresio helburuekin ez erabiltzea (preskribatu baino zenbait egun lehenago berraktibatuz hainbatetan gertatu den bezala, itzulera eragotziz edo espetxe zigorrak luzatuz).
•Espainiako Auzitegi Nazionalak iheslarien abokatuei haien egoera juridikoaren inguruko informazioa ukatzeari uztea. Foro Sozialaren arabera, horrek eragozten du iheslarien erregularizazio juridikorako egon litezkeen aukerak aztertzea.
•Presoak, preso ohiak, iheslariak eta deportatuak bake eta normalizazio prozesuan partaide aktiboak izatea.
Iheslari eta preso ohiak
• Preso ohiek eta iheslariek aurkitzen dituzten traba eta zailtasun legalak nahiz sozialak zehazki jasoko dituen txosten zorrotz bat egitea. Bigarren fase batean, txosten hori oinarritzat harturik, eremu publikotik nahiz pribatutik bideratu beharreko esku hartze instituzional eta sozialak zehaztea.
• Txosten horrek genero ikuspegi espezifikoa izatea, Foro Sozialaren arabera, nabaria delako desberdintasunak gizarteko arlo guztiak zeharkatzen dituela eta, beraz, eragin espezifikoa duela emakumeen gizarteratzean eta prozesu horiek garatzeko proposamenetan.
• Elkarlanerako marko bat sortzea. Horrek eragile publikoak (instituzio publikoak), pribatuak (enpresak, sindikatuak, elkarteak) eta aipatutako kolektiboak gizarteratzeko lan egiten duten erakundeak bildu beharko lituzke. Helburua: aipatutako txostena oinarritzat hartuz, pertsona horien erabateko gizarteratzea eta eskubide berdintasuna lortzeko beharrezkoak diren esku hartzeak eta planak diseinatzea, bideratzea, eta haien jarraipena egitea.
GOMENDIOAK
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu