Pauline Guelle.

Goitika (da)

2024ko ekainaren 11
05:00
Entzun

Ipar Euskal Herrian Batasun Nazionala (BN) eskuin muturreko alderdiak lortu dituen emaitzek hotzikara ematen dute. Hiru herrialdeetan lehen aldiko eskuin muturreko alderdia gailendu baita Europako hauteskundeen kari; ezker abertzaleak ez zuelarik bere burua aurkezten Iparraldean. 2019ko emaitzekin alderatuz, kopuruz, Lapurdin 10.481 boz irabazi ditu, Nafarroa Beherean 462 eta Zuberoan 1.160. Azken lurralde horretan ez bada, beste bietan errolda azkarki emendatu da azken bost urteetan. Boz kopuruak so egiten ditugularik, bereziki Lapurdin, 195.356 bozkatzaile baziren 2019. urtean, eta 2024an 211.928 pertsonak bozkatzeko ahalmena zuten. 2022ko Frantziako asanblearako bozetan NUPES ezkerreko koalizioa lehen atera zen leku batzuetan, konparazione Hendaian. Atzo, BNk %21,87 lortu zuen.

Beraz, soziologikoki, nortzuk dira Ipar Euskal Herriko biztanleak? Denis Caniaux AUDAPen zuzendariaren arabera —hirigintza agentzia— urtero 3.000 biztanle irabazten ditu Ipar Euskal Herriak; herritik joaten direnen eta herrira sartzen direnen arteko emaitza da. Erdiak Bordele eskualdetik eta Okzitaniatik datoz; gehiena biztanleria «aktibo» bezala kontsideratzen da, 35 eta 60 urteren artekoa. Aldiz, kategoria sozioprofesionalen aldetik, langile baino arduradun gehiago jasotzen ditu Ipar Euskal Herriak. Horren parean, 2019-2020 urteen artean 8.917 pertsona joan ziren; gehienez ikasleak edo langileak, baina etxebizitzarik atzeman gabe gelditu zirenak.

Emaitza horiek matizatu behar ditugu Emmanuel Macron Frantziako lehendakariak deitu Asanblea Nazionaleko hauteskundeei begira. Abstentzioari behako zehatz bat emanez, gure mapa soziologikoa eguneratu da, %46k ez baitute bozkatu. Frantziako Asanbleako azken bozekin alderatuz, %48,7 abstenitu ziren. Betiko galdera horiek formulatu dira: gazteak mobilizatu ote dira edo instituzioetatik harago jo dute? Zahartze fenomenoa azkartzen den gure lurraldean, politika instituzionalek pisu geroz eta handiagoa ukan dezakete. Gainera, AUDAPen prospektiben arabera 2030. urtetik goiti 70 urte baino gehiagoko 40.000 pertsona gehiago izanen ditugu Ipar Euskal Herrian.

Azkenik, tendentzia hori nola baieztatu edo ezeztatuko da ekaineko deituriko hauteskundeetan? Sistema politikoa bera zalantzan jarria den momentuan beste hauteskunde mota batzuek ez dute hankaz gora jarriko gaur egungo antolaketa. Eskuin muturrak kapitalizatzen duen indarra, Europako hauteskundeen bidez, elkartasunean oinarritzen den jendarte batek erantzunen dio. Kolektibo hori ez da bozen bidez ikusezina den lanbro hori?

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.