Komunikazioa

'Goierriko Hitza'-k 10. urteurrena ospatuko du larunbatean

Irrien Lagunak Klubeko kideekin batera jaialdia egingo dute Urretxuko Ederrena pilotalekuan, 18:00etan.  [Youtube]https://www.youtube.com/watch?v=N-A6F-HvnUM[/Youtube] 

urtzi urkizu
2014ko urriaren 1a
11:16
Entzun

Igandean beteko dira hamar urte 'Goierriko Hitza'-k bere lehen zenbakia argitaratu zuenetik. Hori ospatzeko ekitaldi berezia antolatu dute larunbaterako. Irrien Lagunak elkarteko kideekin batera, Goierriko 28 eragilek parte hartuko dute. Sarrerak 'Hitza'-ren Beasaingo eta Urretxuko bulegietan, Legazpiko Karibe Zaharra tabernan, Lazkaoko Gerrikon, Ordiziako Mujika liburudendan, Zumarragako Lanbroa belardendan eta Urretxuko Fox tabernan eskura daitezke, bost eurotan. Eskaera egin daiteke, era berean, [email protected] helbide elektronikoan. Urriaren 25ean beste festa bat egingo dute, Ordizian.

Urriaren amaieran, bestalde, diseinua berrituko du 'Goierriko Hitza'-k, paperean zein webgunean.

Udazken honetan itxura aldatuko du 'Urola Kostako Hitza'-k ere. Ostiralean, 'Urola Kostako Hitza'-ren 10. urteurrenaren harira, Etxepare RAPek kontzertua eskainiko du Azkoitiko Kontzejupean, 22:30ean. (Maxixatzen Euskaldunon Elkartearekin batera).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.