Goia diru publikoarekin boto bila dabilela dio EBk
DONOSTIA. Eneko Goia Gipuzkoako Aldundiko bozeramaile jeltzalea Donostiako alkatetzarako aurkeztuko da, eta hautagaitza zabaltzeko diru publikoa baliatzen ari dela salatu du EBk. «Erabat onartezina da», esan du Arantza Gonzalez batzarkideak. Donostian egindako «ingurabide berriaren» publizitate kanpainan Goiaren irudia agertzen da. «Gainera, lana ez da berria; zazpi hilabete dira ireki zela», gaitzetsi du EBkoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu