«Burgosko Diputazioak atea itxi dio berriz ere Trebiñuk Arabarekin batzeko duen eskubideari, danbateko batez». Hala salatu du, ohar bidez, Eusko Ekintzak, eta esan du «espainiarren itxikeria» dagoela erabaki horren atzean. Joan den ekainaren 20an atzera bota zuten, PSOEren eta PPren botoekin, Trebiñuko eta Argantzungo udalek Burgostik bereizteko egindako eskaria.
Eusko Ekintzaren iritziz, auzi horrek erakusten du, «modurik gordinenean», euskal herritarrei ez diela nazio eskubiderik aitortzen Espainiako legediak: «Horren aurka, konfrontazio demokratikorako bidea baino ez da geratzen».
Gogor salatu du Eusko Ekintzak Trebiñuko udalei Burgosek eman dien erantzuna
Burgostik bereizi eta Arabarekin batzeko eskaria egin zuten beste behin Trebiñuko eta Argantzungo udalek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu