GOGOETA ETA ESKARIAK

2017ko apirilaren 6a
00:00
Entzun
«Bakearekiko konpromisoa berretsi», eta eskari hauek egin dituzte agiria sinatu duten alderdi politiko eta sindikatuek:

ETAri galdegiten diogu lehenbailehen egin dezala armagabetze ekitaldi bakarra, alde bakarrekoa, osoa, behin betikoa eta egiaztatua.

Nazioarteko Egiaztatze Batzordeari eskatzen diogu helburu hau gauzatze aldera garatzen ari den lan onarekin jarrai dezala.

Ondo deritzogu helburu hau lortzeko gizarte zibileko pertsona eta erakundeak inplikatzeari.

Gure Instituzioei dei egiten diegu jarrai dezaten gestioak egiten legezko eta segurtasun bermeak izango dituen azken armagabetze ekitaldia babesteko, eta honen jarraipena egin dezaten.

Espainiako eta Frantziako gobernuei eskatzen diegu ETAren armagabetzea burutzen lagun dezatela.

Apirilaren 8a. Jakinarazten dugu gure organizazioak ordezkatuta egon daitezkeela, erabakitzen duten eran, Baionan apirilaren 8an deituta dagoen ekitaldian, Frantziako eta Iparraldeko ordezkaritza politiko eta sindikal plural eta zabal baten ondoan.

Sinatzaileak. ELA, LAB, CCOO, UGT, Steilas, ESK, Etxalde Mugimendua, Hiru, EAJ, EH Bildu, PSE-EE, EAEko Ahal Dugu, EzkerAnitza, EAEko Equo, Geroa Bai, Nafarroako Ahal Dugu eta Ezkerra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.