UDAKO IKASTAROAK

Gobernantza eredu kolaboratiboa aztertuko dute EHUko udako ikastaroan

Irailaren 6an Miramar jauregian egingo den ikastaroan erakunde eta herritarren arteko "konfiantza" berreskuratzeko abian jarritako esperientzia aurreratuak ikertuko dituzte.

Xabier Barandiaran eta Imanol Lasa udako ikastaroa aurkezten, gaur.
2018ko abuztuaren 31
15:16
Entzun

Gipuzkoako Foru Aldundiak sortutako "Etorkizuna Eraikiz" egitasmoak ekarritako gobernantza eredu berria izango dute aztergai EHUko udako ikastaroek. Horretarako nazioarteko hainbat adituk hartuko dute parte. Gobernantza eta Gizartearekiko Komunikazioko zuzedari Imanol Lasak eta Diputatu Nagusiaren Kabineteko buru Xabier Barandiaranek adierazu dute herritarrekiko harremanak landu eta herri politikak garatzeko modua "praktikan aldatzen" ari dela dagoeneko. Gobernantza eredu kolaboratiboan, gizartearekin etengabeko hartu-emanean eta esperimentazio aktiboan oinarrituta sendotzen ari den egitasmoaren aurrerapenen inguruan eztabaidatuko dute nazioarteko adituekin. Lasaren ustez, Gipuzkoa alor horretan "praktika aurreratuenak" dituzten lurraldeen artean bere lekua egiten ari da eta oso garrantzitsua da kontraste eta kolaborazio sareak ehunduz jarraitzea kanpoko ordezkariekin.

Barandiaranek azaldu du erakundeen eta gizartearen arteko harremanak garatzeko "konfiantza" ezinbestekoa dela. Eta azken urteetan hiritargoaren eta ordezkari politikoen arteko arrakala handitu egin dela eta konfiantza berreskuratu behar dela. Ikastaroan elkartuko diren adituek balio publiko horien gakoak izango dituzte hizketagai, helburua gizartean konfiantzan eta parte hartze aktiboan oinarritutako gobernantza aktiboa sortzea delarik.

Foru Aldundiak adierazi du Etorkizua Eraikitzen egitasmoaren emaitzak dagoeneko neurte daitezkeela eta "bide egokia" jorratzen ari direla erakusten duela. Lurraldeko "agenda politiko berria" horren erakusle dela gaineratu du. Lasak nabarmendu du "langileen partaidetza eta kontziliazioaren" alorretan jarritako programa pilotoek zuzenean eragin dutela 4.000 lagunen eguneroko bizitza eta lanean. Lana nola egiten den ere garratzitsua iruditzen zaio Lasari: “Egiten ari garen hori garrantzitsua da, baina egiteko moduak ere garrantzia handia du; esperimentazio eta sormen kolektiboa daude, hain zuzen ere, agenda berriaren oinarrian eta, horri esker, gizarte antolatuarekin lankidetzarako eta komunikaziorako lan esparru berriak ari dira sortzen”.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.