GKSko kide bat auzipetu dute margoketak egitea leporatuta

Maiatzean epaituko dute, Paueko Auzitegian, Ipar Euskal Herriko GKSk jakinarazi duenez

Ezezagun batzuk bitartekako lanen agentzia baten kontrako margoketak egiten, iazko maiatzaren 1ean, Baionan. BOB EDME
Ekhi Erremundegi Beloki.
2022ko otsailaren 14a
10:55
Entzun

Ipar Euskal Herriko Gazte Koordinakunde Sozialistak salatu du beren kide bat auzipetu dutela, iazko udaberrian Zuberoan margoketa batzuk egin izana leporatuta. Gazte antolakunde horrek bidalitako oharraren arabera, Mauleko jendarmeriak eramandako ikerketa baten ondorioa da gaztearen kontrako prozedura judiziala, eta maiatzean epaituko dute Paueko Auzitegian.

«Militantzia politikoaren kriminalizazioa» salatu du Ipar Euskal Herriko GKSk, eta auziperatzearen gastuei aurre egiteko antolatuko dituzten dinamiketan parte hartzera deitu du: «Errepresio politikoaren kontra, klase elkartasuna!».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.