Gazte Koordinakunde Sozialistak deituta, hainbat eta hainbat gazte PSE-EEren Donostiako egoitzaren aurrean bildu ziren atzo, Bilbo plazan, 18:00etan. Israel Gazan egiten ari den erasoaldia salatu zuten, baita «PSOEk genozidei babesa ematea» ere. Elkarretaratzean Palestinaren aldeko oihuak eta Israelen eta PSOEren aurkakoak izan ziren. Ertzaintzak PSEren egoitza babestu zuen, eta kontzentrazioa hasi eta ia ordu erdira gazteei jazarri zitzaien. Pertsona bat atxilotu zuten.
Borrakadak jotzen eta gomazko pilotak jaurtitzen hasi dira. pic.twitter.com/auDap49hH0
— Gedar.eus (@GedarLangileKZ) November 3, 2023
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi du manifestariak egoitzara hurbildu direnean oldartu zaizkiela ertzainak, eta atxilotuari desordena publikoa eta atentatua leporatu diotela. Gaur goizean auzitegian deklaratu, eta aske utzi dute. GKSk dio zenbait gazte zauritu dituztela. Gazte erakunde horrek poliziaren jazarpena salatu du, eta atxilotua aske uzteko eskatu.