GKSk bere txosna jarri du Gasteizen, eremu ofizialetik gertu

Mugimendu Sozialistak Bilboko eta Gasteizko jaietan txosnak jartzeko asmoak eragindako ika-mikaren ondoren, GKSk berea jarri du azkenerako, Gasteizko EHUko Letren Fakultatearen aurrean.

Gasteizko txosnak, artxiboko argazki batean. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
Gasteizko txosnak, artxiboko argazki batean. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
Erredakzioa
2024ko abuztuaren 5a
16:30
Entzun

Txosnen esparru ofizialetik gertu, baina gunetik at; GKSk bere txosna jarri du azkenerako Gasteizko jaietan.

Mugimendu Sozialistari Bilboko eta Gasteizko jaietan parte hartzen uztea exijitu zuten 150 kulturgilek maiatzaren hondarrean, gutun bat sinatuz, «betoen kontra» eta «konponbidearen alde». Itziar Ituño, Bernardo Atxaga, Mireia Gabilondo eta Joseba Sarrionandia izan ziren sinatzaileetako batzuk.

Gasteizko Txosna Batzordeak luze gabe erantzun zion eskaera horri, eta betoa jarri izana ukatu: «Mugimendu Sozialistaren bi talde gehiago ez sartzeko erabakia ez da beto politikoa: prozesu guztiz legitimo baten emaitza da».

Bada, azkenean, GKSk txosna jarri du Andre Maria Zuriaren jaietan, baina Gasteizko Udalak txosnentzat gordetako esparrutik kanpo. Gainontzeko talde sozialen txosnetatik hurbil dago, nolanahi ere, EHUko Letren Fakultatearen aurrean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.