Gizonezko baten hilotza topatu dute Arrasaten

San Frantzisko kalean topatu dute. Ertzaintzaren arabera, 60 urteko gizonezko baten gorpua da.

2024ko ekainaren 24a
12:52
Entzun

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, gizon baten gorpua aurkitu dute gaur goizean Arrasaten (Gipuzkoa). Goizeko zortziak aldera topatu dute, San Frantzisko kalean. 

Ertzaintzak jakinarazi du 60 urteko gizonezko batena dela gorpua, baina ez du argitu indarkeria zantzuak ote dituen. Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman dute hilotza, autopsia egin diezaioten. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.