Gizonezko baten gorpua aurkitu dute Gasteizko lursail batean

Goi tentsioko dorre baten ondoan zegoen, eta Ertzaintzaren hipotesi nagusia da elektrokutatuta hil zela.

Argindar dorre bat, artxiboko irudi batean. JON URBE / FOKU
Argindar dorre bat, artxiboko irudi batean. JON URBE / FOKU
2025eko urtarrilaren 17a
09:40
Entzun

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 57 urteko gizonezko baten gorpua aurkitu zuten herenegun Gasteizen. Zehazki, Gamarra auzoko lursail batean topatu zuten, goi tentsioko argindar dorre baten alboan. Ertzaintza zer gertatu den ikertzen ari da, baina hipotesi nagusietako bat da gizona elektrokutatuta hil zela, zeuzkan erredurak deskarga elektriko baten ondorio izan baitaitezke. 

Lursailaren jabeak aurkitu zuen gizonezkoaren gorpua, eta larrialdi zerbitzuei abisatu. Hala, 17:30 aldera bertaratu ziren Ertzaintza eta osasun zerbitzuak. Azaldu dutenez, heriotza baieztatu besterik ezin izan zuten egin, eta Gasteizko Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman zuten gorpua, autopsia egiteko. El Correo egunkariak argitaratu duenez, Ertzaintzak uste du duela aste pare bat hil zela gizona. Ez zegoen hura desagertu zelako salaketarik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.