Gizonezko bat zigortu dute bost urteko bilobari ukituak egiteagatik

Erasoak Tuteran gertatu ziren iaz. Zigortuari bost urteko espetxealdia ezarri dio Nafarroako Justizia Auzitegiak, baina fiskaltzak eta defentsak akordioa egin dute eta ez da kartzelan sartuko. Espainiako Estatutik kanporatuko dute aldi bererako.

Indarkeria matxistaren aurkako elkarretaratze bat, Iruñean.
Indarkeria matxistaren aurkako elkarretaratze bat, Iruñean. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
Gorka Berasategi Otamendi.
2024ko urriaren 24a
17:31
Entzun

Gizonezko bat atxilotu dute Nafarroan, 5 urteko bilobari ukituak egiteagatik, Nafarroako Probintzia Auzitegiak jakinarazi duenez. Epaiak frogatutzat jo du salatutakoa. Tuteran gertatu ziren, iazko urtarrilaren eta ekainaren artean.

Adingabe bati egindako sexu eraso jarraituengatik zigortu dute gizonezkoa. Zigortua 72 urteko gizonezko bat da, eta epaileak bost urteko espetxealdira kondenatu du. Halere, fiskaltzak eta defentsak akordio bat egin dute, eta ez da espetxean sartuko, baina Espainiako Estatutik kanporatua izango da zigorrak ezarritako denboran: bost urtez. Gizona beste estatu bateko herritarra da. Espainian lehenago sartuko balitz, kartzela zigorra berrezarri ahal izango dio auzitegiak.

Efe agentziak auzitegiko iturriak aipatuz azaldu duenez, kondenatua bilobarekin bizi zen, haren anaiarekin eta gurasoekin batera. Biktimarekin etxean bakarrik gelditzen zen uneak baliatzen zituen erasoak egiteko.

Salaketaren ondotik, gizonezkoa atxilotu zuten iazko ekainean, eta behin-behinean espetxeratu zuten hiru astez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.