Gizonezko bat espetxeratu dute, Bilbon andre bati eraso egin izana leporatuta

Erasoa urtarrilaren 9an izan zen. Emakumeak kuter batez egindako ebakiak zituen besoan.

Indarkeria matxista
Indarkeria matxistaren kontrako afixa, Barakaldoko epaitegian (Bizkaia). MARISOL RAMIREZ / FOKU
gotzon hermosilla
2024ko otsailaren 10a
12:40
Entzun

22 urteko gizonezko bat atxilotu eta espetxean sartu dute, Bilbon emakume bati kuter batekin eraso egin izana leporatuta. Erasoa urtarrilaren 9an gertatu zen, Bilboko etxebizitza batean. Ertzaintzari jakinarazi zioten gizonezko batek eraso egin ziola emakume bati, eta zenbait kalte eragin zituela etxebizitzan. Poliziak hara joan zirenean emakumea aurkitu zuten, besoan kuter batez egindako ebakiak zituela, baina gizonezkoak alde egin zuen ordurako.

Emakumea Basurtuko ospitalera eraman zuten, eta ikerketa abiarazi zuten gizona atzemateko. Joan den ostegunean atxilotu zuten, Eibarren (Gipuzkoa), eta, atxilotu ondoren, Eibarko guardiako epailearen esku utzi zuten. Orain, epaileak ustezko erasotzailea espetxeratzeko agindu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.