Indarkeria matxista

Gizonezko bat atxilotu dute Iruñean, emakume bati sexu erasoa egitea egotzita

Erasoa igande goizaldean gertatu zen, Ziudadelan. Erasoaren lekuko izan ziren hiru lagunek atzeman zuten gizonezkoa Polizia heldu artean.

Indarkeria matxistaren kontrako manifestazioa Iruñean, artxiboko irudi batean. IñIGO URIZ, FOKU
Uxue Rey Gorraiz.
2022ko irailaren 12a
08:26
Entzun

Iruñeko Udaltzaingoak gizonezko bat atxilotu du asteburuan, indarkeria matxista leporatuta. Zehazki, Ziudadelan emakumezko bati sexu erasoa egitea egotzita eraman dute atxilo gizona. Igande goizaldean gertatu zen, 04:00ak aldera. Udaltzaingoak emandako informazioaren arabera, erasotzaileak lurrera bota zuen biktima, eta ukituak egin zizkion.

Erasoa gertatu zenean, biktima oihuka hasi zen laguntza eske, eta ingurumarietan ziren hiru lagun hurbildu ziren harengana, –horietako bat emakumezkoaren laguna zen, eta elkarrekin izanak ziren arestian–. Hala, hiru pertsona horiek gizonezkoa atzeman zuten, eta eutsi egin zioten udaltzainak gerturatu eta atxilo eraman zuten arte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.