Atxiloketa

Gizonezko bat atxilotu dute gezurrezko bonba mehatxu bat egin duelakoan

32 urteko U.M.U. atxilotu zuen atzo Ertzaintzak Bilbon, bonba mehatxu faltsua egitea egotzita. Bilboko Iruña kalean lehergailu bat jarri zutela esanez deitu zuten norbaitek atzo goizean SOS-Deiak zerbitzura. Bonbarik ez zegoela frogatu ondoren, deiaren egilea nor zen argitu ahal izan zuen Ertzaintzak Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren arabera, eta U.M.U. atxilotu zuten.

2006ko urtarrilaren 7a
15:07
Entzun
10:50ean jaso zuten lehergailuaren berri ematen zuen deia SOS-Deiaken. Iruña kalea ondo arakatu zuen lehendabizi Ertzaintzak, eta bonbarik ez zegoela ikusi zuten. Gezurrezko mehatxua nork egin zuen ikertzeari ekin zioten gero, eta U.M.U.ren aztarna lortu zuten. Atxilotzera haren etxera joan zirenean, ertzain bat buruan jo zuen akusatuak. Ondorioz, mehatxu faltsua egitea ez ezik, eraso delitua ere egotzi diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.