Gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekidea jotzea leporatuta

Gasteizen ere gizonezko bat eta emakumezko bat atzeman dituzte, biek ezarriak dituzten urruntze aginduak urratzeagatik.

Hilketa matxista bat salatzeko elkarretaratzea, iaz, Gasteizen. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
Hilketa matxista bat salatzeko elkarretaratzea, iaz, Gasteizen. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
2024ko azaroaren 18a
16:15
Entzun

Gasteizko Udaltzaingoak jakinarazi duenez, gizonezko batek hiru adingaberen aurrean bere bikotekideari eraso egin ziolako abisua jaso zuen goizaldean. Gasteizko Zaramaga auzoko etxe batera bidali zuten patruila, eta gizona atzeman zuten jada etxetik kanpo zegoela.

Gasteizko auzo berean, Zaramagan, 42 urteko gizonezko bat eta 20 urteko emakumezko bat atxilotu dituzte, biek ezarriak dituzten urruntze aginduak urratzeagatik. Lekuko baten arabera, gizonezkoak indarrez atera zuen emakumea ibilgailu batetik. Udaltzaingoari abisua eman zion, eta agenteek bertaratu zirenean baieztatu zuten biek zeuzkatela ezarrita urruntze aginduak. Ondorioz, biak atxilotu zituzten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.