48 urteko gizonezko bat atxilotu du Ertzaintzak Donostian, emaztea kolpatu eta heriotz mehatxuak egin dizkiolakoan.
Emakumeak adierazi duenez, senarrak paretaren kontra jarrarazi zuen, burutik heldu eta burua modu zakarrean okerraraziz. Hiltzeko mehatxua egin zion, haren arabera. Emazteak dio azken hiru hilabeteetan kolpe eta mehatxuak jasan dituela.
Biktimak astearte arratsaldeko lehen orduan jarri zuen salaketa, eta zazpi eta erdietan senarra Donostiako ertzain etxean azaldu zen -gertakariak argitzeko deitu zioten-. Bertan atxilotu zuten.
Emakumeen kontrako indarkeria
Gizonezko bat atxilotu dute Donostian, emazteari eraso egin diolakoan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu