Gizonezko bat hil da gaur goizean Sukarrietako Abiñako hondartzan (Bizkaia).
Ertzaintzak jakinarazi duenez, dei bat jaso dute. Osasun langileak hara joan dira, eta, gizona suspertzen saiatu badira ere, ezin izan dute salbatu.
Arratsaldean, berriz, zabaldu da gizon bat hil dela Miarritzen, Hondartza Handian. 70 urte inguruko gizon bat zela jakinarazi dute larrialdi zerbitzuek, eta bainua hartzen ari zela hil dela.