Erasoa

Gizon bati labanaz eraso egin diote Barakaldon, eta larri dago

Erasoarekin lotuta gizonezko bat atxilotu dute; homizidio ahalegina egotzi diote

arantxa iraola
2020ko urriaren 24a
14:06
Entzun 00:00:0000:00:00

Gaur goizeko hamaikak aldera labankadaka eraso egin diote Barakaldon (Bizkaia)  gizonezko bati, kalean zihoala.  Osasun larrialdiek berehala izan dute jazoeraren berri, eta larri aurkitu dute; sei sastakada ditu: hiru saihets batean, eta beste hiru, bizkarrean. Gurutzetako erietxera eraman dute berehala, han arta dezaten.

Erasoa jazo den tokitik alde egina zen erasotzailea larrialdi zerbitzuak heldu direnerako, baina berehala gizonezko bat atxilotu dute ertzainek erasoaren egilea izatea egotzita; polizia etxera eraman dute, eta homizidio ahalegina leporatu diote. 

Atxilotua 55 urteko gizonezko bat dela adierazi dute, eta ikerketa bat abian dela jazotakoa argitzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.