Ertzaintza indarkeriazko heriotza bat ikertzen ari da: gizon baten hilotza aurkitu zuten atzo Irungo Pinar kaleko etxe batean (Gipuzkoa), bortizkeria zantzuak zituela. EITBren arabera, hildakoa aulki bati lotuta zegoen, eta ahoa estalita zeukan.
Bizilagunek EFE agentziari esan diotenez, ertzainak atzo arratsaldean joan ziren etxe horretara, 17:00ak aldera; anbulantzia bat ere iritsi zen. 23:30ean ehorztetxe bateko ibilgailuak eraman zuen gorpua.
Ertzaintzaren auto bat dago gaur etxearen aurrean, eta ertzainak gertatuaren aztarnak aztertzen ari dira etxean.