Gizon baten gorpua aurkitu dute Zornotzako hondakinak birziklatzeko enpresa batean

Edukiontziak biltzeko kamioi bat deskargatzerakoan agertu da gorpua, goizeko bederatziak baino lehen. Ikerketa abiatu du Ertzaintzak.

edurne begiristain
2025eko apirilaren 17a
14:47
Entzun 00:00:0000:00:00

Gizon baten gorpua aurkitu dute gaur goizean Zornotzako (Bizkaia) hondakinak sailkatzeko planta batean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Ertzaintzak ikerketa hasi du zer gertatu den argitzeko.

Goizeko bederatziak baino lehenago jaso du enpresaren abisua Ertzaintzak; edukiontziak biltzeko kamioi bat deskargatzerakoan gorpu bat agertu dela jakinarazi diote, eta hara bertaratu dira Polizia eta larrialdi zerbitzuak. Durangoko Guardiako Epaitegiko Instrukzioko epaileak eta auzitegiko langileak ere joan dira. Gorpua identifikatzeko lanetan dira orain.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.