Gizon baten gorpua aurkitu dute Deba ibaian, Bergaran

Bergarako bizilagun bat larunbatetik falta dela jakinarazi dute gaur.

Erredakzioa
2024ko otsailaren 29a
16:45
Entzun

Gizon baten gorpua aurkitu dute gaur arratsaldean Deba ibaian, zuhaitz batzuetan kateatuta, Bergarako Osintxu auzoan (Gipuzkoa), Osintxu eta Soraluze artean. 15:30ean atera dute gorpua. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, eguerdian jakinarazi diete Bergarako bizilagun bat falta zela iragan larunbatetik. Larrialdi eta erreskate taldeak gizona bilatzeko operazioa prestatzen hasi direnean, jakinarazi diete gorpu bat agertu dela Deba ibaian, eta bertara joan dira. Ibaia ur emari eta indar handiarekin jaisten ari da, eta aurrena gorpua lotu dute, korronteak eraman ez zezan. Gero, jaso egin dute. Ikerketa abiatu dute, gorpua identifikatzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.