Gertakariak

Gizon baten gorpua aurkitu dute Bilboko portuan

Gizon baten hilotza aurkitu dute Bilboko portuan. Lekukoen arabera itsasontzi bat Reina Vitoria kaian porturatzen ari zenean atera da hilotza ur gainera. Gertatutako argitzeko asmoz larrialdi zerbitzuak Santurtzira (Bizkaia) hurbildu dira. Hainbat daturen arabera 21 urteko marinel ukrainar baten hilotza izan daiteke ur gainean agertu dena.

2005eko abenduaren 26a
19:57
Entzun
Eitb24.com webguneak aipatutako lekukoen arabera, itsasontzia portuan sartzen ari zenean gizon baten gorpua agertu da uretan. Antza denez, helizeek hondo mugitu dute eta orduan atera da hilotza ur gainera. Orain 15 egun desagertutako gizon ukraniar baten gorpua dela jakinarazi du eitb24.com web orrialdeak.

Salbamendu taldeek gorpua uretatik atera omen dute dagoeneko. Hala ere, larrialdi zerbitzuak, Guardia Zibilaeta auzitegiko medikua Santurtzira hurbildu dira ezbeharraren nondik norakoak argitzeko asmoz.

Gorpua gizon ukrainar batena izan daitekeela zabaldu ondoren eitb24.com webguneak zabaldu duenez 21 urteko marinela izan diateke hildakoa. Antza denez eitb24.com-ek Ukraniako familia baten ohar bat jaso zuen joan den astean, euren senide bat desagertuta zegoela jakinaraziz. Familiaren hitzetan 21 urteko gaztearekin hitz egin zuten azken aldian Bilbon zegoen. Hura topatzeko laguntza eskatzen zieten euskal komunikabideei.

Gaur arratsaldean Bilboko portuan agertu den gorpua familia hura bilatzen ari zen gaztearena izan daiteke. Itsasontzia Bilboko portura iritsi zela, horixe zen familiak izan zuen azken berria.

Bilboko Portuan agertu den gorpua Ukraniako marinel batena dela zabaldu ondoren, kasu berbera izatearen zantzu guztiak izan ditzakeela uste dute eitb24.com-en.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.