Gizon baten gorpua aurkitu dute Arga ibaian

Iruñetik Barañainera arteko eremuan topatu dute 68 urteko gizonezkoaren hilotza. Autopsia eginen diote, heriotzaren kausak argitzeko.

Suhiltzaileak eta basozainak, Arga ibaian lanean. NAFARROAKO SUHILTZAILEAK.
Suhiltzaileak Arga ibaian lanean, artxiboko irudi batean. NAFARROAKO SUHILTZAILEAK
Ion Orzaiz.
2024ko uztailaren 4a
10:00
Entzun

Gizonezko baten gorpua topatu zuten atzo arratsaldean Arga ibaiaren uretan, Iruñea eta Barañain arteko industrialde batetik gertu. Argaren pasealekuan pasieran zebilen pertsona batek ikusi zuen gorpua, eta larrialdi zerbitzuetara deitu zuen.

Foruzaingoa eta Nafarroako Suhiltzaileen uretako erreskate talde bat bertaratu ziren, eta hilotza uretatik atera zuten. Identifikatu dute jada: 68 urteko gizonezko bat da, Palentziakoa (Espainia). Foruzaingoak ikerketa zabaldu du, eta autopsia eginen diote gorpuari, gertatutakoa argitze aldera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.