Gizon bat larri zauritu dute tiroz Zizur Nagusian

Zizur Nagusiko udaltzainek 50 urteko zizurtar bat atxilotu dute.

Foruzain bat, artxiboko irudi batean. IÑIGO URIZ / FOKU
Foruzain bat, artxiboko irudi batean. IÑIGO URIZ / FOKU
jon ordonez garmendia
2024ko martxoaren 21a
06:55
Entzun

Nafarroako Foruzaingoak jakinarazi duenez, atzo iluntzean gizon bat larri zauritu dute tiroz Zizur Nagusian. 42 urte ditu, eta larri eraman dute ospitalera. Zizur Nagusiko udaltzainek tiro egin duen pertsona atxilotu dute; 50 urteko zizurtar bat da.

Tirokatzea Gurutze Santuaren kaleko plaza batean izan da, 20:30 inguruan. Bizilagun batek ohartarazi du udaltzaingoa, tiro hotsak entzun dituela jakinaraziz. Udaltzainak joan dira lekura, eta tiro egin duen gizona gelditu dute. Hark bere burua entregatu du, eta errebolber bat bota. Gizon hori ere ospitalera eraman dute, Poliziaren zaintzapean, eskuburdinak jarrita.

Larrialdietako osasun zerbitzuek lekuan bertan artatu dute zauritua, ospitalera eraman aurretik. Foruzainak ere joan dira. Ingurua itxi dute, eta zer gertatu den ikertzen hasi dira. Lehen hipotesien arabera, droga kontuak tarteko izan dira tiroak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.