Gizon bati labana sartu diote goizaldean Gasteizen

Txagorritxuko ospitalera eraman dute, eta haren bizia ez dago arriskuan.

jakes goikoetxea
2024ko ekainaren 8a
12:00
Entzun

Ertzaintza hainbat lagunen bila dabil, gaur goizaldean ustez gizon bati labana sartu diotelako, Gasteizko dantzaleku baten inguruan. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, 07:20 aldera egin dute erasoa, Gasteizko Andra Maria Zuriaren Koroatzearen kaleko dantzaleku batean. Zauritua Txagorritxuko ospitalera eraman dute, eta, lehen informazioen arabera, haren bizia ez dago arriskuan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.