Gizon bat koman dago Angelun, labanaz eraso egin ziotelako

Baionako Poliziak 36 urteko gizon bat atxilotu du, eta fiskaltzak ikerketa abiatu du homizidio saiakeragatik. Biktima bizirik aterako da.

Frantziako Polizia Angelun, artxiboko irudi batean. ISABELLE MIQUELESTORENA
Frantziako Polizia Angelun, artxiboko irudi batean. ISABELLE MIQUELESTORENA
nerea intxausti
2025eko otsailaren 10a
13:00
Entzun

Gizon bat larri zauritu zuten larunbat gauean Angelun (Lapurdi), labana sartuta. Hainbat labankada eman zizkioten, liskar batean. Baionako ospitalera eraman zuten, eta koman dago orain. Baionako Fiskaltzak berak ziurtatu du biktima ez dagoela arriskuan, eta bizirik aterako dela.

Larunbat gaueko bederatzietan, suhiltzaileak deitu zituzten Jorlis kalera joateko. Biktimak bihotz-biriketako geldialdia izan zuen, eta arma zuri batekin egindako zauriak zeuzkan. Larrialdi zerbitzuek artatu zuten. Gizonezkoak 30 urte ditu.

Erasoa gertatu eta gutxira, Poliziak 36 urteko gizon bat atxilotu zuen erasoarekin lotura zuelakoan. Gaur arte atxilotuta egon da, epaiketaren zain. Gaur arratsaldean deklaratuko du epailearen aurrean. Baionako Fiskaltzak ikerketa bat abiatu du, eta giza hilketa bat egiten saiatzea egotzi diote. Fiskaltzak ziurtatu du erasotzailea drogen eraginpean zegoela beste gizonari labana sartu zionean. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.