Gizon bat ikertzen ari dira, Lekeition bi neskari ukituak egitea egotzita

Material pornografikoa erakutsi ziela ere salatu dute. Ertzaintzak ez du baztertzen salaketa gehiago izatea.

jakes goikoetxea
2025eko urtarrilaren 16a
13:45
Entzun

Ertzaintza gizon bat ikertzen ari da, Gabonetan Lekeition (Bizkaia) bi neska adingaberi ukituak egiteagatik eta eduki pornografikoak ikusarazteagatik, EITBk jakinarazi duenez. Nesken gurasoek jarri zuten salaketa, eta Ertzaintzak ez du baztertu salaketa gehiago izatea. Ikertutako gizonak gaur deklaratuko du epailearen aurrean, Gernikako epaitegian (Bizkaia).

Horrez gain, Gipuzkoako Fiskaltzak hamezortzi urteko zigor eskaera egin du gizon batendako, bikotekidea erasotu eta bortxatzea egotzita. EFE agentziak erran duenez, 2019 eta 2020 bitarte gertatu zen, eta akusatuak biktimarekin zuen «adin desberdintasun nabarmena» baliatu zuen, hura «menpekotasun egoeran» mantentzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.