Ostiral arratsaldean hilotz bat agertu zen Getarian (Gipuzkoa), uretan. Abisua jasota, Gurutze Gorria hurbildu zen, eta lehorrera eraman zuten. Getariako portuan Guardia Zibilaren esku utzi zuten gorpua, eta haien esku geratu zen kasuaren gaineko ikerketa.
Aditzera eman dutenez, 91 urteko gizonezko bat zen hildakoa, Zumaiakoa, eta ostegun iluntzetik desagertuta zegoen.