Gizon bat hilik atzeman zuten bere Ezpeletako (Lapurdi) apartamentuan, atzo arrastirian; 62 urte zituen. Jendarmeak iristerako, etxeko sarreran etzanik eta bizirik gabe atzeman zuten gizonaren gorpua.
Bertan zegoen beste gizon bat galdekatzeko gelditu zuten; 64 urte ditu hark, eta Itsasukoa da (Lapurdi). France Bleu irratiaren arabera, hilik atzeman duten gizonak aterpea eskainia zion. Iturri judizialek irrati berari baieztatu diotenez, gizona berez hil zen.